XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(16 gn. orritik dator).

Handik (Miramar-i buruz ari da) igaro zirenetatik bat gogoratuko dut: Mossén Cinto Verdaguer.

Gizon baten bakardadea Ludwig Salvator, ordea, bakarrik bizi zen, jendez inguratutako bakardade itxia berea.

Mallorca, ugartea da, eta nonahirako itsas-bide denak idekiak ditu, baina ugartea beti aparteko.

Berdintsu gure Artxidukea ere: ba zituen cala ta itsas-xoko gardenak, mahasti oparoak eta gaztelu-baserriak.

Palma-tik iparraldera egiten baduzu, gogora bidean Valldemosa, Miramar, Son Marroig, Na Foradada....

Horiek denek ez zioten, ordea, gizonari sofritzen zuen gogo-bakardadea desegiten.

Gizon zakarra zen, bere buruarekin eta ingurukoekin.

Zakarkeria dena ez zen, ordea, aski haren maitaberatasuna estaltzeko.

Udaberri-arratsaldea zen.

Catalina Homar, La Estaca-ko lurretan lanean zebiltzanetako neska bat, atzeratuta zetorren alorretik, eta gau hartan ez zen Valldemosa-ra igo.

Baina Artxidukeari bakardadea luzeagotu eta minagotu egin zitzaion, Catalina gazterik hil zitzaionean.

Hau zen gizona.

Ta zer egin zuen Artxidukeak Mallorca-n? Zergatik maitatzen dute oraindik? Haren heriotzaren 54 urte ondotik, zer dela-ta aitatzen du herriak Ludwig Salvator? Ondorengo ale batean agertuko dizuet.

Joseba Intxausti.